Nabarmendu beharreko gertaera historikoak
Lehen karlistaldiak Beraskoain jarri zuen mapan, Arga ibaiaren gaineko zubiaren inguruan armada karlistak eta liberalak topo egin zuten. Azken horiek, Diego de Leon jeneralaren agindupean, garaipena lortu zuten, zubia suntsituz, Argatik armada karlistarainoko bidea ez errazteko.
Horrek guztiak balio izan zuen Isabel II.ak Beraskoaingo kondearen titulua emateko 1839an.
Belaskoaingo Konderria1 noble-titulu espainiar bat da, Isabel IIa erreginak 1839ko ekainaren 1ean sortua, Diego de León y Navarrete, González de Canales eta Valdiviaren alde (1807-1841), Diego de León izenez ezagunagoa.
Lehen Karlistaldian Isabel IIa infantaren alde nabarmendu zen militar kristinoa izan zen, 1838ko Beraskoaingo bataila garrantzitsuan, eta haren omenez jaso zuen konderri hau. Maria Cristinaren erregeordetza berrezarri behar zuen Baldomero Esparteroren aurkako 1841eko altxatze militarrean parte hartu zuen; huts egin zuen, eta Diego de León eta Navarrete fusilatu zuten 1841 urriaren 15ean.