Agurra
Beraskoaingo bizilagun estimatuak, eta Udalaren web orri berri honetan parte hartzen duzuen guztiak. Ongi etorriak izan zaitezte.
Beraskoain udalerri txikia da, Etxauribarko hegoaldean dago, Iruñerriko mendebaldean. Kokapen horrek Arga ibaiaren uren zaintzailea bihurtzen du, Garesorantz (Izarbeibar) zeharpasatzea emanez, Erreniega mendilerroaren mendebaldeko ertzetatik barrena, Girgillaneko mendiekin kontaktuan.
Bere talaiatik Beraskoainek Arga ibaiaren eskuinaldeko herriak agurtzen ditu, ibarko behealdean: Ziritza, Etxarri eta Bidaurreta, iparraldean dagoen Sarbil mendilerroaren silueta berezian kokatuta, eta aipatutako Arga ibaiari aio ematen dio. Kokaleku horrek berak eragozten dio Etxauri herria eta Argaren ezkerraldeko gainerako guneak ikustea, horiek osatzen baitute ibarraren goiko aldea.
Beraskoaingo udalerria, NA-7015 eta NA-7110 errepideek osatzen duten bidegurutzea da: bata Zizur Nagusitik dator, eta ibarraren goi aldeko herriak lotzen ditu, eta bestea Etxauri eta Izarbeibarko lurrak lotzen dituena. Ibaiaren bi aldeen arteko lotura zubi neogotikoa da, udalerriko behealdean dagoena.
Egoera horrek, gorago aipatutako Sarbil mendilerroaren babesean, aparteko ezaugarri klimatikoak sortzen ditu, urteko lau urtaroak garbi bereizteko, bai gure soro eta mendien koloreagatik, bai fruitu-arbolen, baratzeko produktuen eta landare aromatikoen zapore eta usainengatik. Mendiko bidexka eta pistetan, baratzen ondotik edo ibai eta erreken bazterretan paseatzea esperientzia handia da begi eta sudurrarako.
Gure udalerrian, Iruñeako inguruan ia desagertuta dagoen lanbide bat dugu: artzain lanbidea, bere ardien zaintzaile arduratsua, eta artaldearen ezkilen tintin-hots dela eta ibarrari eta herriari bizia ematen diona. Azkenik, esan behar da inguruan dugun egitura menditsua egokia dela ehiza larriko basurde eta orkatz-kolonia garrantzitsu batzuetarako.
Udalerriko hirigunea lehen aipatutako NA-7015 errepideak zeharkatzen du, eta argi eta garbi bereizitako bi gunetan banatzen du: Iparraldean, hiri-bilbea Kalbarioa izeneko muino txikiaren hegoaldeko hegaletik behera dago, Jasokundearen eliza burua duela. Hiri-bilbe trinko samarra da, eta bertan daude herriko etxebizitzarik zaharrenak. Horietako batzuek upeltegi politak dituzte, herriaren inguruko mazeletan mahastiak landatzeko tradizio zaharraren herentzia. Errepidearen hegoaldean beheko auzoa dago, San Miguel kalearen inguruko hiri-bilbea, etxe berrituekin eta aurreko eraikin gainean egindako berriekin. Etxe gutxik gordetzen dituzte jatorrizko egiturak, eta gehienek XX. mendeko 50-60 urteei erantzuten diete.
Arestian deskribatutako hiri-bilbea osatzeko, uraren kanalizazio batzuk egin dira, hiriko etxe-baratzeak ongarritzeko. Baratze horiek Beraskoainen ezaugarrietako bat osatzen dute.
Azken nukleo bat dago Arga ibaiaren eskuinaldean, ibaiaren bi aldeak lotzen dituen zubi neogotikotik gora. Bainuak izeneko eremua da. Eta bere historia du, bertan kokatzen baitira mende bat baino gehiagoan Beraskoaingo Ur Bainuetxea osatu zuten eraikinak, gaur egun erabiltzen ez direnak, ur horiek botilaratzeko instalazio modernoa izan ezik.
Teknologia digitalak eskaintzen digun aukera berri honen bidez, Beraskoaingo Udalbatzak informazioa, herritarrekiko komunikazioa eta nahi duten pertsona guztien parte-hartzea erraztu nahi ditu, udalerrian bizi kalitate ona garatzeko. Horrenbestez, Udalean egin beharreko kudeaketak errazteko tresna izan nahi du web orri honek.
Beraz, ongi etorriak izan zaitezte gure herrira.
Udalbatza eta haren izenean alkatea, José Luis Larrea Cenoz